Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

nire bloga

Artxiboa: Martxoa 2007

27/03/2007 GMT 1

José ignacio de Juana Chaos

naroa17 @ 07:31

de-juana.jpgJosé Ignacio de Juana Chaos (Legazpi, Gipuzkoa, 1955) ETAkide presoa da. 25 hilketetan parte hartu zuelako, 3000 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Espetxean 18 urte igaro ondoren, Gara egunkarian bi iritzi artikulu idatzi zituan,  kartzelaldia bukatzear zegoenean hain zuzen ere. Hauetan, 5 espetxe-funtzionario "mehatxatzeagatik", 12 urte eta 7 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote. De juana, 2006ko azaroaren 6tik 2007ko martxoaren 1era gose-greban egon zen zigor hori kentzeko helburuarekin.

Iritzi bat eman beharko banu..zer esan dezaket honi buruz?

Egia esan, ez dakit zer pentsatu gaiari  buruz; egia da, informazio hau interneten aurkitu dudala, baino telebistan ematen didaten informazioa oso desberdina da. Jende desberdinengatik jasotzen dudan informazioa ere, desberdina da, zeinetan siniztu? Ez dakit.

Bai, esan beharra dago, norbait hiltzea ez dagoela batere ondo; baino ez da egia, jadanik, kartzelan pasa beharreko urteak bete dituela? Zergatik ezarri diote beraz, 12 urte gehiago?

Euskalduna izateak, zerbait ikusiko du?

Hau guztia horrela bada...nire galdera da... zer da, BENETAN, legea?

21/03/2007 GMT 1

Nafarroa oinez Beran

naroa17 @ 14:09

nafarroa-oinez.jpg

Nafarroa oinez, Nafarroako ikastolen jaia da. Bertan, gazteek, ahurrek eta helduek ere, egun batez ondo pasatzeko aukera dute.
100.000 pertsona baino gehiago azaltzen dira urtero jai honetara, horrela, euskal ikastolek, diru laguntzaren bidez, aurrera jarraitzeko aukera dute.
Aurreko urtean, Berak antolatu zuen jaialdia.Dana primeran egon zen, giroa, eguraldia, kontzertuak....bertan egon nintzen ni ere, nire lagunekin batera, bikain pasa genuen eguna.
Egia esan autobusen eta kotxeen kasua nahiko ondo antolatuta egon zen. Garroiobide hauek non aparkatu da zailena.
Giroa oso ona izan zen eta eguzkiak goizetik lagundu zigun.
Kontzertuetan kanta-kantari ibili ginen eta bertan hutzi genuen ahotsa.
Urrengo urtean Nafarro oinezera joateko irrikitan gaude!!!

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!