Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

nire bloga

Artxiboa: Maiatza 2007

16/05/2007 GMT 1

Espainian Mirari izateko bidean dagoen bakarra.

naroa17 @ 12:46

Espainian mirari izateko hautatua dagoen eraikuntza bakarra, Alhambra dugu, hau Granadan (Andaluzian) dago. Ben-Al-Hamar-ek eraiki zuen Alhambrako gune nagusia, eta bere seme Mohamed II.ak indartu zuen. Granadako estiloa da Al-Andaluseko gailurra, XIV. mendean burutua. Munduko Zazpi Mirari Berriak aukeratzeko hilabete baino falta ez denean, Granadako Alhambra zortzigarren da sailkpanean, hautagai diren 21 monumentuen artean.

09/05/2007 GMT 1

Munduko zazpi mirariak -iritzi artikuloa-

naroa17 @ 12:50

Nire iritziz, Munduko zazpi mirariei, atentzio puntu bat eskeini behar diegu. Oso eraikin harrigarriak izan arren, haien baitan, denborak, aztarn luze eta sakona utzi du, ia guztiak suntsituz. Horregatik, azken batean, aldatzera doaz eta beste zazpi mirari aukeratuko dira urte amaieran. Hori dela eta, gure artean egon diren eraikin hauei, aipamen bat egitea erabaki dut, inoiz ahaztu ez ditzagun.
Izenak esaten duen bezala, mundu osoan aurkitu ditzazkegun zazpi eraikin harrigarri eta ikusgarrienak dira, hori dela eta, mirariak deritzogu. Nik, guztien artean, bat ikusteko aukera izan dut, Egiptoko piramigeak hain zuzen ere, eta benetan esaten dizuet, ez dagoela haren parekorik, izugarria da. Ala ere, beste guztiak ikusteko aukera izan ez dudan arren, hau bezain politak direla apoztu egingo nuke. Aintzinetik, utzi dizkiguten eraikin liluragarriak direla pentsatzen dut, ahaztezinak.

Munduko Zazpi mirariak

naroa17 @ 12:36

blockquote>

MUNDUKO ZAZPI MIRARIAK

las-7.jpgSARRERA:
Gaur egun, orain arte izandako zazpi mirariak aldatzera doaz, denbora beraietan utzi bait du bere aztarna. Batzuk, erori edo suntsitu dira, beste batzuk ordea desagertu. Ala ere, ez ditugu inolaz ere izugarri eta harrigarri izan diren eraikin hauek ahaztu behar; hori dela eta, eraikin hauen inguaruan dagoena aztertzeko gaia aukeratu dut: Munduko zazpi mirariak.
ZEINTZUK DIRA?
Munduan zehar, gizakiak aintzinean egindako hainbat eraikuntza harrigarri aurkitzen dira. Hauen artean munduko zazpi mirariak daude: Egiptoko piramideak, Rodaseko kolosoa, Alexandriako faroa, Halikarnasoko mausoleoa, Babiloniako lorategi esekiak, Artemisako tenplua eta Jupiterren tenplua edo Zeusen estatua.
Munduko Zazpi Mirariak, Antzinako zazpi eraikin azpimarragarriren zerrenda da, Greziaren ikuspegitik. Zerrenda honen bertsio goiztiarrena, k.a.II.mendean egin zuen Sidoneko Antipater-ek eta Mediterraneo itsasoaren inguruko erakinak bakarrik biltzen zituen. Gaur egun, berriz, mundu osoko eraikinak biltzen ditu, eraikin ikusgarrienak eta harrigarrienak.

Egiptoko piramideak:

 egiptoko-piramideak.<br /> Egipton zehar daude banatuta baino hauetatik garrantzitsuenak, Alexandrian daude. Piramideak, faraoien hilobi errandoiak dira. Hauek dira altsaturik gelditzen den azken marabila eta gainera marabiletatik zaharrenak dira. Faraoiak hiltzean, han sartzeb zituzten haien aberastasun, janari eta batzuetan emazte eta zerbitzariekin batera.</p>
<p align=  

Mundu zaharreko zazpi mirarietatik, soilik Keopsen Piramideak dira gaur egun bizirik jarraitzen dutenak. Piramideak faraoien handitasunaren eta boterearen ikurrak ere izan ziren.

Piramide gehienak esklaboek eraiki bazituzten ere, Keops faraoiarena salbuespena izan zen, langile gaituek eta geometrian eta astronomian aditu ziren arkitektoek egin baitzuten.

Teknologiaren eredu guztiak hautsi zituzten piramide hura eraikitzerakoan, eta garai hartan erabilitako teknikek misterioa izaten jarraitzen dute gaur egun. Piramiderik garaiena, 40 metro baino luzeagoa zen . Bere lau hormak lau puntu kardinalen itzaletan kokatu zituzten, iparrorratza oraindik asmatu ez bazuten ere. Hainbat milurteko igaro dira piramideak egin zituztenetik.

Rodaseko kolosoa:rodaseko-kolosoa.jpg

 

 

 

Rodasen dago, justu ekialdeko sarreran. Lehen Rodas, 20 irletako artxipielago bateko hiriburua zen. kokapenarengatik merkataritzako oso leku garrantzitsua zelarik. Estatua, Helios izan zen, eguzkiaren jainko grekao hain zuzen ere. Estatua hau egiteko, obrak, k.a. 292.urtean hasi ziren et hamabost urte iraun zuten, Chares de Lindos eta Lachesek zuzendu zituztelarik. Rodaseko kolosoa brontzezko platarekin egina zegoen, burdinazko armadura baten gainean. 32 metro neurtzen zituen eat 70 toma pisatzen zuen. Eraikinaren oinak, portuaren bi puntetan kokaturik zeuden eta horregatik, itsasontziak bere azpitik pasa behar izan zuten. Estatua hau, Mazedonian kontrako gerran irabazi zutelako egin zen eta 56 urte geroago suntsitu egin zen. Azkenik, 900 urte pasata, musulmanek hartu zuten.

Alexandriako faroa:

alexandriako_faroa.jpg

K.a. 279.urtean eraiki zuen Ptolomeo Filadelfo erregeak, marinelak portura gidatzeko. Zementuz eta kristalez egina zegoen, itsasoaren olatuetatik ongi babesteko eta kanpotik marmolez estalita. Gainera, metalezko isìlu bat jarri zen bere argia izarrekin nahasteko. Oktogono itxura zeukan eta 134 metro neurtzen omen zuen. XIV.mendean suntsitu egin zen lurrikara baten ondorioz eta 800 urte geroago, Al Walid kalifak, hondakinak suntsitu zituen, haien azpian, altxor bat zegoela uste zuelakoz, baino ez zuen ezer aurkitu. Faroak, 1600 urte iraun zuen.

Halikarnasoko mausoleoa:

mausoleo-halicarnaso.gif

K.a. 353.urtean eraiki zuten Efes "artemisaren" gainean. Mausoleo hau, Halikarnasonen dago, Cariako hiriburuan, Asia txikian. Mausoleoa, Mausolo erregearen hilobia da, Cariako aintzinako erregea. Bere emazteak, Artemisak, hilobi eder bat egitea erabaki zuen, bere senarra inork ez ahazteko. 33 eta 39 metroko azaleran eraiki zen, metroko altuera zeukan, bost pisutakoa. 117 zutabe zituen eta arkitekto nagusiak, Sátiros eta Piteos izan ziren. Hau, erregina hil baino lehen bukatu zuten, bi urtetara hil zenez gero, herritarrak bertan ere sartzea erabaki zuten. 16 urte eta gero, Alexandro Magnok tenplua berreraikitzea agindu zuen eta hori dela eta, mausoleoa suntsitu egin zuen. San Joaneko zaldunek, mausoleoko hondakinekin gaztelu bat sortzea erabaki zuten, gaur egun, Bodrum gaztelua bezala ezagutzen duguna.

Babiloniako lorategi esekiak:

babiloniako.jpg

 

 

 

Gutxi gora behera, 600.uertean Caldeako erregeak, Nabucodonosor II-ak opari eder bat egin nahi izan zion bere emazteari, Amytisi. Opari honek, bere maitasuna erakusteko egin zuen, beste lurraldeekin konparatuta, oso desberdinak baitziren. 19600 metroko azaleran eraiki zuen eta harrizko terrazaz egina zegoen, sei metro luzera zuten arkuez eutsita, 90 metroko altuera zutenak. Lorategi barrualdean, logela batzuk eraiki zituzten, bisitariek nekatzen baziren bertan atsedena hartzeko. Urteekin, lorategia zahartzen joan zen eta azkenean, guda desberdinen erruz ere, osotara suntsitu egin zen.

Artemisako tenplua:

artemis.jpg

 

 

 

 

Artemisa, emankortasunaren jainkosa zen. Jainkosaren estatua, 123 metroko altuera zuen eta luzera, 67 metro. Godoen harrapaketak, monumento haundi honen zati handi bat suntsitu zuten eta lehen bezain ikusgarri ez zen gelditu. Ala ere, harrigarria izaten jarraitu zuen.

Jupiterren tenplua:

jupiter.jpg

 

  

 

 

Tenplua, ka 468 eta 460.urtean egin zen Olinpian, Atenasen. Plataforma eskalonatu baten gainean egin zen eta gehiena bertako kalizaz egina zegoen. Libon de Elis izan zen tenplua diseinatu eta eraiki zuena. Geroago, Zeusen esatatua jarri zuten. 12 metroko altuera zuen eta marfilez egina zegoen. Zeusek urrezko jantzia zuen eta estatuak, 1000 urte iraun zuen zutik. Kristau batzuek, su eman zioten eta ia dena suntsitu zuten.

MUNDUKO ZAZPI MIRARI BERRIAK

Bernard Weber,ordurarte izandako zazpi mirariak aldatzea proposatu zuen, horretarako, New Open World Foundation sortu zuen.
Haren ideiari jarraituz, berehala hautatu ziren mirari izateko aukera zuten beste eraikuntza batzuk eta gaur egun arte, interneten ikus ditzakegu eta bozkatu ditzakegu, adibidez, webgune honetan: www.new7wonders.com (Hizkuntza askotan dagoen webgunea, ala ere euskeraz ez dago).
Zazpi mirari berriak zeintzuk izango diren, 2007ko uztailaren zazpian jakingo dugu( hau da, 07-07-07) Lisboan, Portugalen. Finalean dauden eraikuntzak, hauek dira:
Tibeteko Potala jauregia
Indiako Taj Mahal
Erromako Koliseoa
Pisako Dorrea
Moskuko Plaza Gorria eta Kremlina
Parisko Eiffel Dorrea
Mexikoko Chichen Itza piramideak
Peruko Machu Picchu hiri inka
Txileko Bazko Irlako estatuak dira

08/05/2007 GMT 1

Munduko Zazpi mirariak -albistea-

naroa17 @ 07:57

ZAZPI MIRARI BERRIAK

NAROA SERNA
2007-05-02

Gaur egun, zazpi mirariak bezala ezagutzen diren monumentuak, aldatzera doaz. Egia esan, zutik mantentzen den bakarra, Egiptoko piramideak dira. Orain, ehunka urte geroago, Bernard Weber abentura gizon suitzarrak 2001ean sortutako New 7 Wonders Foundation fundazioak zerrenda hori berritzeko, sare bat jarri du Interneten. Bere web gunean azken 2000 urteetan egin diren ehundik gora monumentu, eraikin eta eskultura jaso zituen zerrenda paratu zuen. Internautek emandako botoetan oinarrituz, zerrenda hori 77 izenetara murriztu dute eta urte amaieran, horietatik 21 aukeratuko ditu N7W Fundazioko aditu taldeak. Horrela, hogeita bat horiek finalera pasako dira eta internautek 2006 amaiera arte izango dute euren botoa emateko aukera. Web gunea martxan jarri zutenetik, 17 milioi pertsonek baino gehiagok hartu dute parte bozketan.

Bigarren fasera pasa diren 77 eraikinen artean Bilboko Guggenheim Museoa dago. Euskal Herriko hautagai bakarra da eta zaila izango da finalera iristea, uneotan zerrendako 62. postuan baitago. Lehenengo lekuan Txinako Harresi Handia dago, barbaroen erasoetatik babesteko eraikitako 5.000 kilometro luzeko hormatzarra. Aurreneko hamarren artean dauden beste bederatzi hautagaiak Tibeteko Potala jauregia, Indiako Taj Mahal tenplua, Erromako Koliseoa, Pisako Dorrea, Moskuko Plaza Gorria eta Kremlina, Parisko Eiffel Dorrea, Mexikoko Chichen Itza piramideak, Peruko Machu Picchu hiri inka eta Txileko Bazko Irlako estatuak dira. Apur bat atzerago, beste hainbat eraikin eta monumentu famatu dago: Granadako Alhambra, Bartzelonako Familia Santuaren katedrala, Konpostelako Katedrala, Versalles, Notre Dame katedrala, Atenasko Akropolia, Londresko Big Ben dorrea, New Yorkeko Askatasunaren Estatua eta abar.
Zein izango dira hautatuak?
Egia esan, hau jakiteak zaila dugu oraindik, denak bait dira, monumentu ikaragarri eta ikusgarriak; horretarako, itxoin beharko dugu.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!