Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

nire bloga

08/05/2007 GMT 1

Munduko Zazpi mirariak -albistea-

naroa17 @ 07:57

ZAZPI MIRARI BERRIAK

NAROA SERNA
2007-05-02

Gaur egun, zazpi mirariak bezala ezagutzen diren monumentuak, aldatzera doaz. Egia esan, zutik mantentzen den bakarra, Egiptoko piramideak dira. Orain, ehunka urte geroago, Bernard Weber abentura gizon suitzarrak 2001ean sortutako New 7 Wonders Foundation fundazioak zerrenda hori berritzeko, sare bat jarri du Interneten. Bere web gunean azken 2000 urteetan egin diren ehundik gora monumentu, eraikin eta eskultura jaso zituen zerrenda paratu zuen. Internautek emandako botoetan oinarrituz, zerrenda hori 77 izenetara murriztu dute eta urte amaieran, horietatik 21 aukeratuko ditu N7W Fundazioko aditu taldeak. Horrela, hogeita bat horiek finalera pasako dira eta internautek 2006 amaiera arte izango dute euren botoa emateko aukera. Web gunea martxan jarri zutenetik, 17 milioi pertsonek baino gehiagok hartu dute parte bozketan.

Bigarren fasera pasa diren 77 eraikinen artean Bilboko Guggenheim Museoa dago. Euskal Herriko hautagai bakarra da eta zaila izango da finalera iristea, uneotan zerrendako 62. postuan baitago. Lehenengo lekuan Txinako Harresi Handia dago, barbaroen erasoetatik babesteko eraikitako 5.000 kilometro luzeko hormatzarra. Aurreneko hamarren artean dauden beste bederatzi hautagaiak Tibeteko Potala jauregia, Indiako Taj Mahal tenplua, Erromako Koliseoa, Pisako Dorrea, Moskuko Plaza Gorria eta Kremlina, Parisko Eiffel Dorrea, Mexikoko Chichen Itza piramideak, Peruko Machu Picchu hiri inka eta Txileko Bazko Irlako estatuak dira. Apur bat atzerago, beste hainbat eraikin eta monumentu famatu dago: Granadako Alhambra, Bartzelonako Familia Santuaren katedrala, Konpostelako Katedrala, Versalles, Notre Dame katedrala, Atenasko Akropolia, Londresko Big Ben dorrea, New Yorkeko Askatasunaren Estatua eta abar.
Zein izango dira hautatuak?
Egia esan, hau jakiteak zaila dugu oraindik, denak bait dira, monumentu ikaragarri eta ikusgarriak; horretarako, itxoin beharko dugu.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!